martes, 21 de junio de 2011

Lurreko ugaztunen eta baleen arteko zubia.

Duela 50 milioi urte, gaur egun Pakistan den paraje basamortuan, bi ugaztun-espezie ibili ziren batetik bestera. Txakur-itxura zuten, baina berez lau hankako lehorreko baleak ziren. Aurkikuntza berriak baleen eta lehorreko ugaztunen arteko zubi dira; garrantzi handikoak beraz. Besteak beste, ugaztunen zuhaitz geneologikoan bi adarren arteko adabegi berria finkatzen dutelako.

Aurkitutako fosil txikienari Ichthyolestes deitu diote eta handienari Pakicetus. Haragijaleen hortzak dituzte (nahiz eta benetako letaginak ez dituzten) eta txakurrek baino buztan luze eta indartsuagoa, mutur luzeagoa eta begi txikiagoak. Biek baleek soilik dituzten hezur bereziak dituzte belarrietan. Orpoan ere badute hezur berezi bat, orein edo ardien moduko ungulatu arktiodaktiloek dutena, nahiz eta azterketa sakonagoek zetazeoak eta arktiodaktiloak erlazionatuta bai baina talde desberdinetan kokatzen dituzten.

Pakistanen aurkitutako duela 47 milioi urteko beste fosil batzuek ere ungulatuen orkatilako hezurra dute, baina soin-adarrak uretara moldatuagoak dituzte.

Baleek duten itxura dela eta (lurreko ugaztunetatik hain desberdina, arraun-moduko hankekin eta muturra buruaren goialdean dutela), oso zaila izan da zuhaitz ebolutiboan toki egokian jartzea. Lehenago aurkitutako fosilen arabera mesonizioekin lotzen ziren (desagertutako haragijale-taldea). Aurkikuntza berriak, ordea, hipopotamoen antzekoek zirela adierazten du, eta seguru asko, horien hurbileko taldea osatuko lukete. Datu molekularrak ere bat datoz sailkapen berriarekin.

lunes, 30 de mayo de 2011

Balerik zaharrena

Iparramerikan aurkitu duten idatzizko testurik zaharrenetako bat Joanes Etxaniz Orioko bale arrantzalearen testamentua da [dokumentuak 1584ko data du eta Kanadako testamenturik zaharrena kontsideratzen dute]. Nire ustez bale arrantzale hauen abentura euskal historiaren alde epikoa da, Estatu Batuetan cowboyak diren bezala, edota Japonian samuraiak', esaten du Zubiagak bere azken komikiaren inspirazioa zein den azaltzerakoan.




Marrazkilari bilbotarrak proiektu pertsonal bezala garatu du Joanes or the Basque whaler komikia, euskaldunen pasarte historiko honekin liluratuta. Komikian euskal bale arrantzaleen Ameriketako abenturak jaso eta imajinatzen ditu Zubiagak. Bere kabuz argitaratuko du liburua, ingelesez, Estatu Batuetan.

'Ironikoa da, baina azkenean Joanes Etxanizen ondorengoek ez zuten harengandik ezer jaso, testamentua ez zelako Euskal Herrira sekula heldu; baina aldi berean horri esker Ameriketan kontserbatu ahal izan da', azaltzen du egileak. Komikiarekin berdin ez gertatzea da Zubiagaren nahia, eta Euskal Herrirako bidaia egitea, egun hurbilen batean euskaraz argitaratua ikusi ahal izateko. [Goi ezkerreko irudian Joanes or the Basque Whaler komikiaren azala]

'Mamua' Marvel etxeko komikietan

Zubiaga Barakaldon jaioa da baina ikasketak Estatu Batuetan egin zituen. Komiki munduan lan egitea erabaki zuenean New Yorkera mugitu zen eta hamar urtetan Marvel argitaletxearen komikietan jardun zen (Marvelek Spiderman, Hulk, X-Force... bezalako komiki ezagunak argitaratzen ditu). Hasiberritan industria honetanghosting izena duen lan isila egin zuen (ghost, mamua): binetetako bazterrak betetzen dituen marrazkilariarena, eta normalean bere izena ez da kredituetan agertzen.

jueves, 26 de mayo de 2011

Nolakoa da?


Bale batek 260 hortz izan dezake. Bizitzeko oxigenoa arnastu behar du, horregatik, biriki batzuk ditu. Koipezko azal lodia du horregatik, tenperatura ezberdinak jasan dezake eta barruko tenperatura 36 gradutan mantendu dezake.Munduko animaliarik handiena da, 30mko luzera du eta 120 tona pisatzera heldu daiteke.Emeak, beti, arrak baino handiagoak dira. Bere gorputza hegats handi batean bukatzen du horregatik 40-50 km/h-ko habiadurara iritsi daiteke.

Nola bizitzen dira?


Baleak normalean binaka edo talde txikietan bizi dira baina ere badira baleak banaka bizitzen direnak eta bere ugalketa itsaso kalidoetan eta epeletan egin dezakete.

Ugalketa

Baleak ume bakarra izaten du, bi urtero. Jaiotzen denean emearen esnearekin elikatzen ditu bale kumeak. Baleak 13 eta 16 m-ko distaintzia neurtzen dutenean ugaltzeko prest daudela esan dezakegu, gutxi gora behera 2-3 urterekin.

Zertaz elikatzen dira Baleak?


Baleak Plankton izaneko animali mikroskopiko batzuetatik elikatzen dira. Planktona esekiduran eta jitoan bizi diren organismo txikiak dira eta gezetan bizi dira.