lunes, 30 de mayo de 2011

Balerik zaharrena

Iparramerikan aurkitu duten idatzizko testurik zaharrenetako bat Joanes Etxaniz Orioko bale arrantzalearen testamentua da [dokumentuak 1584ko data du eta Kanadako testamenturik zaharrena kontsideratzen dute]. Nire ustez bale arrantzale hauen abentura euskal historiaren alde epikoa da, Estatu Batuetan cowboyak diren bezala, edota Japonian samuraiak', esaten du Zubiagak bere azken komikiaren inspirazioa zein den azaltzerakoan.




Marrazkilari bilbotarrak proiektu pertsonal bezala garatu du Joanes or the Basque whaler komikia, euskaldunen pasarte historiko honekin liluratuta. Komikian euskal bale arrantzaleen Ameriketako abenturak jaso eta imajinatzen ditu Zubiagak. Bere kabuz argitaratuko du liburua, ingelesez, Estatu Batuetan.

'Ironikoa da, baina azkenean Joanes Etxanizen ondorengoek ez zuten harengandik ezer jaso, testamentua ez zelako Euskal Herrira sekula heldu; baina aldi berean horri esker Ameriketan kontserbatu ahal izan da', azaltzen du egileak. Komikiarekin berdin ez gertatzea da Zubiagaren nahia, eta Euskal Herrirako bidaia egitea, egun hurbilen batean euskaraz argitaratua ikusi ahal izateko. [Goi ezkerreko irudian Joanes or the Basque Whaler komikiaren azala]

'Mamua' Marvel etxeko komikietan

Zubiaga Barakaldon jaioa da baina ikasketak Estatu Batuetan egin zituen. Komiki munduan lan egitea erabaki zuenean New Yorkera mugitu zen eta hamar urtetan Marvel argitaletxearen komikietan jardun zen (Marvelek Spiderman, Hulk, X-Force... bezalako komiki ezagunak argitaratzen ditu). Hasiberritan industria honetanghosting izena duen lan isila egin zuen (ghost, mamua): binetetako bazterrak betetzen dituen marrazkilariarena, eta normalean bere izena ez da kredituetan agertzen.

jueves, 26 de mayo de 2011

Nolakoa da?


Bale batek 260 hortz izan dezake. Bizitzeko oxigenoa arnastu behar du, horregatik, biriki batzuk ditu. Koipezko azal lodia du horregatik, tenperatura ezberdinak jasan dezake eta barruko tenperatura 36 gradutan mantendu dezake.Munduko animaliarik handiena da, 30mko luzera du eta 120 tona pisatzera heldu daiteke.Emeak, beti, arrak baino handiagoak dira. Bere gorputza hegats handi batean bukatzen du horregatik 40-50 km/h-ko habiadurara iritsi daiteke.

Nola bizitzen dira?


Baleak normalean binaka edo talde txikietan bizi dira baina ere badira baleak banaka bizitzen direnak eta bere ugalketa itsaso kalidoetan eta epeletan egin dezakete.

Ugalketa

Baleak ume bakarra izaten du, bi urtero. Jaiotzen denean emearen esnearekin elikatzen ditu bale kumeak. Baleak 13 eta 16 m-ko distaintzia neurtzen dutenean ugaltzeko prest daudela esan dezakegu, gutxi gora behera 2-3 urterekin.

Zertaz elikatzen dira Baleak?


Baleak Plankton izaneko animali mikroskopiko batzuetatik elikatzen dira. Planktona esekiduran eta jitoan bizi diren organismo txikiak dira eta gezetan bizi dira.

Balearen Arrantza


Balearen arrantzak berebiziko pisua izan du Euskal Herrian Erdi Aroan euskal arrantzaleak Europako balea arrantzalerik handienak izatera iritsi ziren, eta Amerika Ipar Ekialdeko lurraldeetara eginiko espedizioei esker denbora luzez eduki zuten itsasoko ugaztun horretatik eratorriko produktuen monopolioa Europan. Etekin izugarria atera zitekeen harrapakina baitzen balea: gantzetatik olioa ateratzen zuten, bizarrak arropak egiteko baliatzen zuten, haragia aprobetxatzen zuten, hezurrak eraikuntzarako erabiltzen zituzten.

Garrantzi historiko aparta izanik ere, Donostiako Untzi Museoan inauguratu berri den Baleazaleak da Euskal Herrian gaiari buruz egin den erakusketa monografiko bakarra. Euskal arrantzaleek antzinako balearen arrantzan izandako parte hartzea azpimarratzeaz gain, Erdi Aroan baleak zuen alegoriazko esanahia azaleratzen du. Mendeetan euskal arrantzaleen gainbeheraren gakoak ezagutarazi di
tu erakusketak. Industria iraultzako teknika berriek ekarri zuten zetazeoen gainustiaketa agerian uzteaz gain, egun baleak jasaten duen desagertzeko arriskuaz ere ohartarazten du.

Balearen arrantzaren hastapenetatik hasi eta egungo egoera azaltzen duten panelez gain, euskal arrantzaleen jarduna nolakoa zen irudikatzen laguntzen duten elementu ugari ematen ditu erakusketak. XII. eta XVI. mendeko balea ontzien berreraikuntzek, esaterako, 18 metroko luzera izatera irits daitezkeen animalia horiek nola ehizatzen zituzten ideia bat ematen dute.

Egun, balearen iraupena, eta bereziki euskal balearena, arrisku bizian badago ere, erakusketako lehenengo paneletan ohartarazten da antzinako arrantzaleen ekintzak ezin epai daitezkeela egungo ikusmoldearekin. Arpoia beste tresnarik ez zutela, lurreko izaki handienaren atzetik abiatzen ziren arrantzaleak euren txalupetan. Arrantzatzeko teknikak garatu ahala hasi zen balearen aurkako mehatxua handitzen,eta bizkortzen, XIX. eta XX. mendeetan. «XVI. mendean, aldirik oparoenetan 400 ale inguru urtean arrantzatzen zitu
zten Ternua uharte inguruko euskal espedizioek. Bi mundu gerren arteko epean, 50.000 ale inguru ehizatu zituzten», azaldu du Amagoia Etxeberria Untzi Museoko Hezkuntza zerbitzuko arduradunak.

Lehenagotik ere beste herriek baleak arrantzatzen bazituzten ere, euskal arrantzaleak XII. mendean jada baleak harrapatzen zituztela frogatzen duten dokumentuak daude. Gipuzkoako eta Bizkaiko portuak bis
taz galdu gabe arrantzatzen zuten Balaena biscayensis, iparreko euskal balea. «Baleak modu industrialean ustiatzen hasten direnak euskaldunak dira. XIII. mendean Galiziako eta Asturiasko portu naturalak ustiatzen zituzten, errenta baten truke», dio Etxeberriak. Errenta handiak ordaintzen bazituzten ere, etekin itzelak ematen zizkieten baleatik eratorritako produktuek.

Dokumentuen arabera, XVI. mendean euskal arrantzaleek jada Amerikako Ipar ekialdean arrantzatzeko espedizioak egiten zituzten. «Bakailaoaren atzetik zihoazen hasieran, baina balearekin topatzean balea ustiatzen hasi ziren».

Nazioarteko lehiaren ondorioz, XVII. mendean, euskaldunek balearen merkatuan zuten hegemonia galtzen hasi ziren. «1713ko Ultrecheko Itunaren ondorioz, euskaldunak Ternuatik bota zituzten, eta ingelesek aurrea hartu zieten». Aipatzekoa da ingelesek euskal arrantzaleak hartzen zituztela eu
ren eskifaietan arrantzatzeko teknikak erakusteko.

Baleak Euskal Herriko historian izan duen garrantzia ezagutarazteaz gain, itsas ugaztunaren egoeraz kontzientziatzeko asmoa du erakusketak. «Datuok irakurrita, ez zara nola hala ateratzen erakusketatik», adierazi du Etxeberriak.

Asteartetik larunbatera bitartean goiz eta arratsaldez bisita daiteke erakusketa, eta goizean igandeetan. Hurrengo urteko apiril bukaera arte izango ditu zabalik ateak.


miércoles, 25 de mayo de 2011

Bale Jakia


Euskaldunek gehien estimatzen zuten balea “Eubalaena glaciales” balea izaten zen, “balea egokia” esaten zaiona; hala ere, garai hartan “euskal balea” edo “euskaldunen balea” ere esaten zitzaion, eta baleazaleek, berriz, sardako balea esaten zioten, taldean ibiltzeko zuen ohituragatik.

Honako balea hauek osatzen dute Eubalaena familia: Eubalaena australis edo balea egoki australa, Eubalaena japónica edo Ozeano Bareko balea egokia, eta guri dagokiguna, Eubalaena glacialis edo balea egoki glaziala. Azken horrek

Norvegiako edo Islandiako uretan igarotzen zuen uda, eta neguan (urritik otsailera) hain hotzak ez ziren Bizkaiko Golkoko uretara etortzen zen. Egokiak ere esaten zitzaien, harrapatzen errazenak zirelako; izan ere, taldean eta oso motel ibiltzen baitira, eta hil ondoren, berriz, ur gainean gelditzen dira hondoratu gabe.

Baleak egungo animalia handienak dira. 14 eta 20 metro bitarteko luzera izaten dute. Ardatz itxurako gorputza dute eta burua balea osoaren herena izaten da. Isatsaren ordez, arrainek ez bezalako igeriketarako hegala edo isats-hegala izaten dute, gezi itxurakoa izan ordez horizontala delako. Ez du ez belarririk, ez hilerik ere. Balearen sudurrak, aldiz, ez dira usaimenerako erabiltzen, arnasa hartu ahal izateko baizik. Buruaren goiko aldean daude eta ireki eta itxi egiten dira; horrela, balea 20 minutu arte egon daiteke ur azpian (izurdeak bi minutu inguru eta kaxaloteak ordubete arte). Sabelaldean, berriz, bi titi izaten ditu. Baleak 40 eta 100 tonaarteko pisua izaten du, horien erdia gantza edo koipea, eta horrek tenperaturaegonkorra izaten laguntzen dionez, animalia homeotermoak izaten dira. Ur gezetako baleak badiren arren, gehienak ur gazitakoak izaten dira eta planktona jaten dute. Hiruzpalau urtetik behin balekume bat izaten du.


lunes, 23 de mayo de 2011

Bale grisa


Bale grisa arriskuan dago!!

Zetazeo espezie bat da. 16 metrorainoko luzera izan dezakete eta 40 tona pisa ditzakete. Ugaztun hau luzeena migrazio du (12.500 km).

jueves, 12 de mayo de 2011

Orioko balearen abestia

Hemen duzue Orioko balearen abestia:


Mila bederatzieun da
lenengo urtean
Maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian.

Haundia ba zan ere
azkar ibilian.
Bueltaka han zebilen
jun da etorrian.
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian.

Ikusi zutenian
hala zebilela
beriala jun ziran
treñeruen bila.
Arpoi ta dinamitak
eta soka bila.
Aguro ekartzeko
etzan jende hila

Bost treñero juan ziran
patroi banarekin.
Mutil bizko bikain
guztiz onarekin.
Manuel Olaizola
eta Loidirekin.
Uranga, Atxaga ta
Manterolarekin.

Baliak egindako
salto ta marruak
ziran izugarri ta
ikaratzekuak
arpoiakin hil zuten
han ziran hangoak.

Bost txalupa jiran da
erdian balia
gizonek egin zuten
bain nahiko pelia.
Ikusi zutenian
hil edo itoa
legorretikan ba zan
biba ta txaloa.

Hamabi metro luze
gerria hamar lodi
Buztan pala lau zabal
albuetan para bi.
Ezpañetan bizarrak
beste ilera bi
orraziak bezala
ain zeuzkan ederki.

Gorputzez zan mila ta
berreun arrua.
Beste berreun mingain
ta tripa barruak.
Gutxi janez etzegon
batere galdua.
Tiñako sei pesetan
izan zan saldua.

Gertatua jarri det
egiaren alde.
Hau horrela ez ba da
jendiari galde.
Bihotzez pozturikan
atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak
esan bildur gabe.

lunes, 9 de mayo de 2011

Bitxikeriak

  • Balearen azala olioz estalita dago beraien 36 graduko tenperatura mantentzeko.
  • Bere azkenengo aletari esker 40-50 km/h har dezakete. Azkenengo aleta nola jartzen duten oso garrantzitsua da, gure atzamarretan ditugun borobilen antzekoa.
  • Antzinean balearen arrantza egiten zuten eta balearen atal guztiak erabiltzen ziren hainbat gauzatarako: arropa egiteko, jateko...

Bilerak porrot egin du baleen ehizari buruzko erabakia atzeratu ostean



Baleen ehizaren debekuari buruzko erabakia datorren urtera arte atzeratu du Nazioarteko Bale Batzordeak (CBI). Adostasun batera heltzeko proposamena ez da aldeen gustukoa izan.

Baleen ehiza komertzialari buruzko debekuaren inguruan ez du adostasunik lortu gaur Nazioarteko Bale Batzordeak (CBI) eta erabakia atzeratu du datorren urtera arte (2011ra arte).

Erakundea bere 62. bilera egiten ari da Agadirren (Maroko) eta debekua zen eztabaidagai nagusia. Datorren ostiralera arte bilduko dira. Jarrerak hurbiltzeko saiakera batean ateak itxita bi batzar egin dituzte gaur.

Preside

ntetzak adostasuna lortzeko proposamena aurkeztu zuen apirilean, baina ez da aldeen gustukoa izan. Horrela, egoerak bere horretan jarraitzen du, eta nahiz eta debeku bat izan baleak harrapatzen jarraitzen dute Japoniak, Norvegiak eta Islandiak. Lehenengoak programa zientifikoetan erabiltzeko direla argudiatzen du eta beste biek debekuari eragozpenak jartzen dizkiote.

Hurrengo hamarkadan debekua mantentzeko bidea libre uzten zuen atzera botatako dokumentuak, baina, era berean, harrapaketak egiten jarraitzeko baimena ematen zien egungo herrialde ehiztariei. Hala ere, "kupoak askoz txikiagoak ziren", baina ekologisten hitzetan, horrek ehiza legeztatzen zuen.

Iaz Madeiran (Portugal) gertatu bezala, akordiorik ez lortzea porrota izan dela esan dute zenbait talde ekologistek.

jueves, 5 de mayo de 2011