| |
| |
| |
'Ironikoa da, baina azkenean Joanes Etxanizen ondorengoek ez zuten harengandik ezer jaso, testamentua ez zelako Euskal Herrira sekula heldu; baina aldi berean horri esker Ameriketan kontserbatu ahal izan da', azaltzen du egileak. Komikiarekin berdin ez gertatzea da Zubiagaren nahia, eta Euskal Herrirako bidaia egitea, egun hurbilen batean euskaraz argitaratua ikusi ahal izateko. [Goi ezkerreko irudian Joanes or the Basque Whaler komikiaren azala]
'Mamua' Marvel etxeko komikietan
Zubiaga Barakaldon jaioa da baina ikasketak Estatu Batuetan egin zituen. Komiki munduan lan egitea erabaki zuenean New Yorkera mugitu zen eta hamar urtetan Marvel argitaletxearen komikietan jardun zen (Marvelek Spiderman, Hulk, X-Force... bezalako komiki ezagunak argitaratzen ditu). Hasiberritan industria honetanghosting izena duen lan isila egin zuen (ghost, mamua): binetetako bazterrak betetzen dituen marrazkilariarena, eta normalean bere izena ez da kredituetan agertzen.



Norvegiako edo Islandiako uretan igarotzen zuen uda, eta neguan (urritik otsailera) hain hotzak ez ziren Bizkaiko Golkoko uretara etortzen zen. Egokiak ere esaten zitzaien, harrapatzen errazenak zirelako; izan ere, taldean eta oso motel


n azala olioz estalita dago beraien 36 graduko tenperatura mantentzeko.
