miércoles, 25 de mayo de 2011

Bale Jakia


Euskaldunek gehien estimatzen zuten balea “Eubalaena glaciales” balea izaten zen, “balea egokia” esaten zaiona; hala ere, garai hartan “euskal balea” edo “euskaldunen balea” ere esaten zitzaion, eta baleazaleek, berriz, sardako balea esaten zioten, taldean ibiltzeko zuen ohituragatik.

Honako balea hauek osatzen dute Eubalaena familia: Eubalaena australis edo balea egoki australa, Eubalaena japónica edo Ozeano Bareko balea egokia, eta guri dagokiguna, Eubalaena glacialis edo balea egoki glaziala. Azken horrek

Norvegiako edo Islandiako uretan igarotzen zuen uda, eta neguan (urritik otsailera) hain hotzak ez ziren Bizkaiko Golkoko uretara etortzen zen. Egokiak ere esaten zitzaien, harrapatzen errazenak zirelako; izan ere, taldean eta oso motel ibiltzen baitira, eta hil ondoren, berriz, ur gainean gelditzen dira hondoratu gabe.

Baleak egungo animalia handienak dira. 14 eta 20 metro bitarteko luzera izaten dute. Ardatz itxurako gorputza dute eta burua balea osoaren herena izaten da. Isatsaren ordez, arrainek ez bezalako igeriketarako hegala edo isats-hegala izaten dute, gezi itxurakoa izan ordez horizontala delako. Ez du ez belarririk, ez hilerik ere. Balearen sudurrak, aldiz, ez dira usaimenerako erabiltzen, arnasa hartu ahal izateko baizik. Buruaren goiko aldean daude eta ireki eta itxi egiten dira; horrela, balea 20 minutu arte egon daiteke ur azpian (izurdeak bi minutu inguru eta kaxaloteak ordubete arte). Sabelaldean, berriz, bi titi izaten ditu. Baleak 40 eta 100 tonaarteko pisua izaten du, horien erdia gantza edo koipea, eta horrek tenperaturaegonkorra izaten laguntzen dionez, animalia homeotermoak izaten dira. Ur gezetako baleak badiren arren, gehienak ur gazitakoak izaten dira eta planktona jaten dute. Hiruzpalau urtetik behin balekume bat izaten du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario