lunes, 30 de mayo de 2011

Balerik zaharrena

Iparramerikan aurkitu duten idatzizko testurik zaharrenetako bat Joanes Etxaniz Orioko bale arrantzalearen testamentua da [dokumentuak 1584ko data du eta Kanadako testamenturik zaharrena kontsideratzen dute]. Nire ustez bale arrantzale hauen abentura euskal historiaren alde epikoa da, Estatu Batuetan cowboyak diren bezala, edota Japonian samuraiak', esaten du Zubiagak bere azken komikiaren inspirazioa zein den azaltzerakoan.




Marrazkilari bilbotarrak proiektu pertsonal bezala garatu du Joanes or the Basque whaler komikia, euskaldunen pasarte historiko honekin liluratuta. Komikian euskal bale arrantzaleen Ameriketako abenturak jaso eta imajinatzen ditu Zubiagak. Bere kabuz argitaratuko du liburua, ingelesez, Estatu Batuetan.

'Ironikoa da, baina azkenean Joanes Etxanizen ondorengoek ez zuten harengandik ezer jaso, testamentua ez zelako Euskal Herrira sekula heldu; baina aldi berean horri esker Ameriketan kontserbatu ahal izan da', azaltzen du egileak. Komikiarekin berdin ez gertatzea da Zubiagaren nahia, eta Euskal Herrirako bidaia egitea, egun hurbilen batean euskaraz argitaratua ikusi ahal izateko. [Goi ezkerreko irudian Joanes or the Basque Whaler komikiaren azala]

'Mamua' Marvel etxeko komikietan

Zubiaga Barakaldon jaioa da baina ikasketak Estatu Batuetan egin zituen. Komiki munduan lan egitea erabaki zuenean New Yorkera mugitu zen eta hamar urtetan Marvel argitaletxearen komikietan jardun zen (Marvelek Spiderman, Hulk, X-Force... bezalako komiki ezagunak argitaratzen ditu). Hasiberritan industria honetanghosting izena duen lan isila egin zuen (ghost, mamua): binetetako bazterrak betetzen dituen marrazkilariarena, eta normalean bere izena ez da kredituetan agertzen.

2 comentarios:

  1. Niretzat ere da oso polita, Blog guztia da polita. jarraitu horrela lan egiten!!!!

    ResponderEliminar